Osagaiak
Errezeta
Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko ditugu arraia hegalak. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 200º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko ditugu aldiro-aldiro arraia hegalak, mamia erdiko hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.
Bukaera aldean, arraia ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexil xehatua erantsi eta baratxuri-olioa garaztatuko dugu erretiluan patata-xerra egosien eta arraia hegalen gainean. Mahairako prest edukiko dugu orduan jakia.