GARI-ZAINZURIAK ARANDOIEKIN

Osagaiak

  • Bi sorta gari-zainzuri
  • 200 g arandoi, arkume nahiz txahalarenak
  • 2 baratxuri ale, xerratan
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Gurina, mutur bat
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Ordu erdian edukiko ditugu arandoiak ur hotzean. Lehortu eta garbitu egingo ditugu ondoren, alde gogorrak eta azalak kendurik. Puska ez oso txikitan moztu eta segundo batzuetan edukiko ditugu ur irakitan. Xukatu eta lehortu. Gatza eman.

Baratxuriak gorrituko ditugu ondoren padera batean, oliba olio beroan (3 koilarakada). Su bizian salteatuko ditugu arandoiak, gorritu arte. Erne, ez daitezen lehor.

Bitartean, zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara. Paderan ipiniko ditugu zainzuri guztia, hondoa ukituz guztiak. Hainbat txandatan gozatuko ditugu, behar izanez gero. Su eztian maneatuko ditugu, iraulka, gozo-gozo bera daitezen. 6 bat minutuan edukiko ditugu paderan eta sua biziagotuz joango gara, beratu ahalean. Ongi egosten ari diren jakiteko, beldurrik gabe dasta dezagun haietako bat. Kaxka! Gurina erantsiko diegu gainetik egosi antzean daudenean. Gatza eman eta haien gainetik barreiatuko ditugu arandoi salteatu berriak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?