Osagaiak
Errezeta
Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu gari-zainzuriei. zuritu. Muturra bereizi, 2 bat cm, eta xerra mehetan moztuko ditugu zurtoinak. Padera su ertainean jarri eta bi koilarakada olio isuriko dugu. Zainzuri muturrak paderan jarri eta 5 minutuan edukiko dugu hartan, su eztian. Zurtoin pikatuak erantsiko ditugu ondoren. Sua bizitu, erabili ez dugun olioa, koilarakada bat, erantsi, eta beste 5 minutuan maneatuko dugu guztia. Gatz pixka bat eman eta arrautza joak erantsiko ditugu. Kontu handiz egingo dugu arrautzopila, barrua mamitsu utzi arte. Zerbitzatu.