Osagaiak
Errezeta
Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara.
Ur asko jarri irakiten, gatz pixka batekin (batzuek ur honi baratxuri ale zuritu batzuk, olio pixka bat eta azukre zimiko bat gehitzen dizkiote) eta zainzurituak uretara sartu. Solteak botatzen ahal ditugu uretara; edo sortatan lotuak, ez barreiatzeko eta, gero, egositakoan, errazago ateratzeko.
10 bat minutuz edukiko ditugu su motelean, ura bor-bor dagoela, eta labana baten ahoarekin ziztatuz begiratuko dugu egosita dauden ala ez. Epel daudela jarriko ditugu erretilu batean eta maionesa saltsarekin jango ditugu, edo besterik gabe oliba olio birjinarekin.
Batzuen ohitura zera da: kontserba-lantegietan bezala, zainzuriak sortatan lotuta, muturrak gora begira daudela egostea, hau da, zainzuriak zutik, eltze luze eta estu batean. Horrela ongi egosita geldituko dira zuztarrak, eta muturrak tenteago. Horretarako lege bakarra muturrak urez estali gabe uztea da, hau da, zentimetro batzuk ur gainetik gera daitezela.
Oso ederrak