ZAINZURIAK ILAR FRESKOEKIN

Osagaiak

  • Sorta bat zainzuri fresko
  • Ura eta gatza
  • 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
  • 10 koilarakada ilar leka salda
  • Tipulin fresko bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Gatza
*4

Errezeta


Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara. Ur asko jarri irakiten, gatz pixka batekin (batzuek ur honi baratxuri ale zuritu batzuk, olio pixka bat eta azukre zimiko bat gehitzen dizkiote) eta zainzuri zurituak uretara sartu. Solteak botatzen ahal ditugu uretara; edo sortatan lotuak, ez barreiatzeko eta, gero, egositakoan, errazago ateratzeko. 10 bat minutuz edukiko ditugu su motelean, ura bor-bor dagoela, eta labana baten ahoarekin ziztatuz begiratuko dugu egosita dauden ala ez.

Zainzuriak egosten ari diren bitartean, ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu ilarrak. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, salda murriztu arte. Gatz-puntua neurtu eta, beharrezkoa bada, azukre pixka bat erantsiko dugu. Egosi bezain laster zerbitzatuko ditugu zainzuriak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?