ZAINZURI SALTEATUAK

Osagaiak

  • Zainzuri zuriak, 2 sorta
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Gatza

Errezeta


Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara.

Zartagin batean olioa jarri eta su ez oso bizian berotu dadila. Zainzuriak sartuko ditugu, baina denek zartaginaren hondoa ukitzeko moduan. Beharrezkoa bada, zenbait txandatan egin. Poliki eman buelta zainzuriei, xuabe-xuabe frijitu daitezen. Azken 5 minutuetan sua pixka bat bizitu. Gutxi gorabehera 8 minutuz edukiko ditugu sutan, betiere suaren bizitasunaren arabera eta zainzurien loditasunaren arabera. Dena dela, eginak ote dauden jakiteko modu hoberena bat jatea da. Azken momentuan goxo-goxoak gelditzen dira gurin pixka bat emanez gero. Gero gatz pixka bat erantsi.

Ur irakinetan egindako arrautza batekin edo arrautza frijitu batekin batera jan ditzakegu, edo arandoi salteatu batzuekin edo arrautza-irinetako pasatutako burmuin batzuekin. Plantxan edo txingarretan egindako arrain edo haragi baten lagungarri ere zoragarri daude. Beste modu bikain bat: sutatik atera baino lehentxeago, Idiazabalgo gazta arraspatua par-par botatzen badiegu gainetik, Xerezko ardo ozpin tanta batzuekin. Baina, badakizue, gustu kontuetan...



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?