Osagaiak
Errezeta
Zuritu eta puska handitan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik bereiziko ditugu ondoren. Orri-mamiei hariak kendu eta 7/8 cm-ko puskak egingo ditugu. Hosto berdeak hainbat uretan garbitu eta zerrenda luzetan zatituko ditugu labanaz. Gatza ur ugaritan bota eta hartan jarriko ditugu egosten patatak eta zerbaren orri-mamiak. 20 minutuan edukiko ditugu egosten, su ezti-eztian, patatak eta orri-mamiak xamurtu eta labanaren ahoari eutsiko ez dioten arte. Xukatu eta egosari horren salda pixka bat gordeko dugu: berotasun hartan edukiko ditugu patata egosiak.
Bitartean, irin-arrautzetan pasatuko ditugu orri-mamiak, olio ugaritan frijitu aurretik. Paderatik atera eta erreserbatu egingo ditugu.
Padera garbitu eta 4 koilarakada olio eta baratxuriak ipiniko ditugu hartan. Baratxuriak ongi gorritu eta gero, zerba hosto berdeak erantsiko dizkiegu. Eragin egingo diegu ondoren hainbat minutuan, ziazerben tankera hartu dutela ikusi arte. Kazolan gorde ditugun patatekin nahasi eta sardexka baten hortzekin xehatuko dugu guztia. Patatak eta barazkia egosi diren uraren salda pittin bat ere erantsi ahal izango diogu nahasturari. Gatza emango dugu ondoren.
Patata eta zerbaren berdea erretilu sakon batean edo plater sakonetan ipini eta gero, irin-arrautzetan pasatutako orri-mami zatiak jarriko ditugu gainean. Hoztuz gero, minutu batzuetan eduki ahal izango dugu platera mikrouhinetan.