Osagaiak
Errezeta
Zuritu eta puska ertainetan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik bereiziko ditugu ondoren. Orri-mamiei hariak kendu eta 5 cm-ko puskak egingo ditugu. Hosto berdeak hainbat uretan garbitu eta zerrenda luzetan zatituko ditugu labanaz. Gatza ur ugaritan bota eta hartan jarriko ditugu egosten patatak eta zerbaren orri-mamiak. 20 minutuan edukiko ditugu egosten, su ezti-eztian, patatak eta orri-mamiak xamurtu eta labanaren ahoari eutsiko ez dioten arte. Egoste denborarako 5 minutu falta direla, zerbaren hosto berdeak erantsiko ditugu, patatak eta orri-mamiak baino lehenago egosten baitira. Xukatu eta kazola berean ipiniko ditugu berriro barazkiak.
Padera batean, olioa eta baratxuriak ipiniko ditugu frijitzen. Baratxuriak ongi gorritu ondoan, kazolan utzi ditugun barazkien gainean zabalduko ditugu olioarekin batean. Kontu handiz nahasi eta berehala mahairatuko dugu platera. Hoztuz gero, minutu batzuetan eduki ahal izango dugu mikrouhinetan.