ZIAZERBAK BARATXURI ETA PIPERRAUTSAREKIN SALTEATUAK

Osagaiak

  • Kg bat ziazerba fresko
  • 5 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • Koilarakada bat piperrauts gozo
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Piperrautsa, eho berria
  • Gatza

Errezeta


Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. Harraskan sartuko ditugu, tanta batzuk ehe edo ozpina izango dituen ur hotzean. Eskuz nahasi eta minutu batzuetan edukiko ditugu gozatzen, zikina hondora dadin. Kontu handiz xukatuko ditugu. Ur zikina bota eta ur hotz ugari garbian edukiko ditugu ziazerbak berriro, ongi garbitzeko. Zurtoina moztu eta hostoak zeharkatzen dituen hari lodia kenduko diegu luzera osoan zehar. Banan-banan jokatuko dugu horrela. Txikiak direnean, ez zaie ziazerbei zurtoina kendu behar, gogorrei bakarrik.

Ziazerbak garbitzen ari garen bitartean, 4 koilarakada olio jarriko ditugu ziazerba guztiak hartuko dituen kazola batean eta su bizian edukiko dugu. Ondoren, sua bizitu eta gordinik erantsiko ditugu ziazerbak, birak etengabe emanez, eta tapa batez estaliz. Bolumen hori murriztuz joango da arian-arian eta gero eta urriagoa izango da, halaber, ziazerben zukua. Beste 15 minutu emango ditugu horrela. Epe horren ostean, tapa erretiratu eta gatz pixka bat emango dugu.

Padera txiki batean jarriko ditugu gainerako olioa eta baratxuriak, xerratan eta ezti-ezti utziko ditugu gaiak egiten, kazolari etengabe eraginez eta gaiei kolorea hartzen utzi gabe. Baratxuriak kolorea hartzeko zorian daudela sumatu orduko, padera sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Biraka erabili ondoren, maneaturiko ziazerben gainean isuriko dugu baratxuri-olio berezi hau. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta zerbitzatu egingo ditugu ziazerbak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?