ARROZA KARRASPINEKIN

Osagaiak

  • Karraspinak krema errezeta bat
  • Tipulin bat, fin zatitua
  • 500 g arroz
  • Edontzi bat ardo zuri
  • 1,3 l salda edo ur (haragi-salda pastillaz hornitua)
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat Idiazabalgo gazta birrindu
  • Gatza

Errezeta


Kazola batean, bi koilarakada oliotan jarriko dugu tipulina potxatzen, gazta pixka batez, 15 bat minutuan. Epe honen ostean, ardo zuriaz busti eta urritzen utziko dugu guztia, erabat lurrindu arte. Arroz zuria erantsi eta, gaiei zurezko koilara batez etengabe eragiten ari garela, pixkana-pixkana hasiko gara salda edo ura isurtzen. Egosten mantenduko dugu guztia salda edo ur beroa bukatu arte. 15 minutukoa izango da arrozaren egoste denbora.

Karraspinak kreman erantsiko ditugu ondoren. Salda gehiago erantsiko dugu jakia trinkoegi eta lotuegi geratu bazaigu. Krematsu eta mamitsu behar du arrozak, ez trinko.

Sutatik atera eta gazta birrindua eta gainerako oliba olioa erantsiko ditugu. Biraka nahasiko dugu guztia.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?