BABAK ARANDOIEKIN SALTEATUAK

Osagaiak

  • 800 g baba xamur eta txiki, zurituak
  • 200 g arandoi, arkume nahiz txahalarenak
  • dl bat ilar leka salda
  • Tipulin fresko bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Gatza

Errezeta


Ordu erdian edukiko ditugu arandoiak ur hotzean. Lehortu eta garbitu egingo ditugu ondoren, alde gogorrak eta azalak kendurik. Puska ez oso txikitan moztu eta segundo batzuetan edukiko ditugu ur irakitan. Xukatu eta lehortu. Gatza eman.

Baba lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan (2 koilarakada). Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu babak. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu. Gatz pixka bat eman eta su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan.

Baratxuriak gorrituko ditugu ondoren padera batean, gainerako olioan. Su bizian salteatuko ditugu arandoiak, gorritu arte. Erne, ez daitezen lehor. Babak erretilu batean jarri eta haien gainetik barreiatuko ditugu arandoi salteatu berriak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?