Osagaiak
Errezeta
Baba lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu babak, azukre pixar batekin. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Arrautzak hautsiko ditugu haren barruan, ezti eta leun, kazolaren bi ertzetan, zuringoek elkar jo ez dezaten. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan, salda murriztu eta arrautzak mamitu arte. Gatz-puntua neurtu eta mahairako prest izango ditugu babak.