ERROSKILAK

Osagaiak

  • 400gr irin
  • arrautza bat
  • legamia goilakaradatxo 1
  • anis likorea 2 goilarakadatxo
  • 150 grama azufre
  • 3 goilarakadatxo glass-azukre
  • 4 goilarakada esne
  • 4 goilarakada olio
  • frijitzeko beste olio

Errezeta


Gopor edo ontzi borobil batean arrautza jo eta gehitu berari 4 olio goilarakadak, anisa eta esnea. Dena berdindu arte irabiatu behar da. Orduan azukrea eta legamia gehitu eta segi irabiatzen azken hauek guztiarekin bat egin artean. Apurka gehitu eta nahastu irina ore erabilgarri bat lortu arte. Ondoren centimetro erdiko zilindroak egin eta 10 centimetroko luzeran moztu. Ore tutu hauekin, erroskilak osatu borobilean, muturrak elkarri itsatsi.

Su ertainetan olio ugari berotu zartagin handi batean eta erroskilak frijitu, puztutzen direla ikusteraino. Igo sua nahi beste gorritu direla erabaki arte. Erroskilak sukalde paperaren gainean jarri eta glass-azukrearekin egin euri zuri bat gainetik.



Iruzkinak

azuFre erabili beharrean, agian azuKrea erabili dezakezue

iƱaki @ 2018-04-01 10:28:04

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?