ARROZA TXIRLEKIN

Osagaiak

  • 300 g arroz
  • Tipulin fresko handi bat
  • 7 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Baratxuri xehatua, koilarakadatxo bat
  • l. bat arrain-salda edo ur
  • 800 g txirla
  • Koilarakada bat perrexil xehatu
  • Gatza

Errezeta


Su eztian paratuko dugu tipulin freskoa 5 koilarakada oliotan. 15 minuturen buruan, kolorea hartzen utzi gabe, erantsiko dugu arroza. Nahasiko dugu guztia minutu batez eta hiru litro laurden ur edo arrain-salda gaineratuko ditugu. 15 minutu igaro eta puntuan egongo da ia-ia arroza.

Padera batean jarriko dugu baratxuri xehatua gainerako olioan eztitzen, eta dantzan hasi dela ikusi orduko erantsiko dugu gainerako ura edo arrain-salda, bero erantsi ere. Minutu bateko irakinaldia emango diogu guztiari. Txirlak erantsiko ditugu ondoren, bai eta sutan eduki ere, ireki arte. Gainetik hautseztatuko dugu perrexila. Ez ditzagun txirlak gehiegi egin, zail ez daitezen. Marinel eran maneaturiko txirlekin nahasiko dugu arroza eta minutu pare batean utziko dugu guztia egosten. Gatz puntua neurtu, behar badu zuzendu, eta zerbitzatu.

Zuhur joka dezagun gatzarekin: txirlak azkarrak dira inolaz ere eta ezin jan dela geldi dakiguke arroza.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?