Urdaiazpiko kroketak, Mariren erara

Osagaiak

  • Plater merkea da eta denon gustukoa. Umeei sukaldaritzan erakusteko ere txoil egokia da. Ia-ia edozerekin egin daitezke kroketak, baina guk hemen urdaiazpikoarenak egitea proposatzen dugu.
  • Osagaiak
  • Irina: 250 gramo
  • Gurina: 125 gramo
  • Esnea: 1500 ml. Esneketariarena, ahal bada, hobe. Eskualdean badaude makinak horretarako.
  • Gatza (probatuz)
  • Urdaiazpikoa: 200 gramo puska ttikitan. Esate baterako, “Basatxerri” izan daiteke.
  • Arrautza egosia 1 (sardexkarekin puska ttikiak egin). Baserrikoa ahal bada, hobe.
  • Nola prestatu
  • Kazola batean esnea berotu. Beste batean gurina urtu eta pixkanaka irina bota eta eskuzko hagaxka batekin irabiatu. Ondoren, esnea pixkanaka botatzen joan irabiatzeari utzi gabe. Pikorrak ateratzen badira, saiatu eskuz desegiten, baina ezin bada, irabiagailu elektrikoa erabili.
  • Gatza eman eta segi bueltak ematen. Ordu laurden batera urdaiazpikoa erantsi eta segi irabiatzen.
  • Bost minutu falta direnean arrautza erantsi, eta segi eragiten. Hiru edo lau aldiz sua indar guztiarekin jarri eta irakiten hasten denean indarra jaitsi.
  • Ordu erdi batean bueltaka ibili. Oso garrantzitsua da denbora hori eskaintzea orea irabiatzeari kroketak guriagoak atera daitezen. Horixe da plater honen giltza: asko irabiatzea.
  • Horren ondoren, erretilu zapal batera atera orea eta hozten utzi. Erretiluaren arabera, komeni izan daiteke ur hotzez bustitzea orea itsats ez dadin.

Errezeta


Kroketak biltzeko osagaiak

Irina
Arrautzak: 3 edo. Ahal bada, baserrikoak erabili.
Ogi birrindua. Kroketak askoz hobeak ateratzen dira ogia etxean birrintzen bada. Nola egiten den? Oso erraza.

Ogia birrintzeko modua
Ogi puska zaharrak labean xigortu eta gero birringailu batekin pazientziarekin birrindu. Ez dugu, ordea, beti denbora izaten horretarako. Hona “martingala” ttiki bat etxean ogia aise-aise birrintzeko.
Ogi xigortua erosi, integrala bada hobe, eta birrindu. Etxean birrinduarekin erosten denarekin baino askoz onagoak ateratzen dira eta era honetara 10 minutu besterik ez dira behar.

Nola bildu
Lehenik eta behin gogoan izan behar da oreak hotza egon behar duela kroketak biltzeko.
Lan gehixeago ematen badu ere, kroketak txiki samarrak aiseago eta gusturago jaten dira. Horregatik, biltze-lana bizpahiru lagunen artean egiten bada, askoz hobeto denontzat.
Biltzeko, ore pixka bat hartu, irineztatu forma ematearekin batean, gero arrautzan blaitu eta azkenik ogi birrinduz estali. Lehen esan bezala, bizpahiru lagunen artean egiten bada lan hau... askoz hobeto.
Arestian zehaztutako kopuruarekin 85-90 kroketa ateratzen dira, gutxi gorabehera, baina denak jaten ez badira, izozgailuan sar daitezke, eta komeni denean... hortxe daude frijitzeko prest.
Frijitzeko oliba-olioa erabili. 0,4º motakoa egokia izan daiteke.
Onena da olioak kroketa osorik estaltzea. Horregatik, egin nahi den kroketa kopuruaren arabera, aukeratu behar da kazolaren tamaina, olio gehiegi ez gastatzeko. Olioak oso beroa egon behar du, baina kontuz ibili behar da kroketak ez erretzeko.
Komeni da kroketak atera behar diren plater edo erretiluan paper xurgatzailea paratzea soberako olioa paperak (eta ez guk) xurga dezan.

(Xamakoerrekak bidalia, 2011-05



Iruzkinak

nahi dut neska bat eukitzea titi handiak eta izatea vellaca

pornohuberoa naiz @ 2024-02-27 13:49:07

nahi dut neska bat eukitzea titi handiak eta izatea vellaca

pornohuberoa naiz @ 2024-02-27 13:49:07

nahi dut neska bat eukitzea titi handiak eta izatea vellaca

pornohuberoa naiz @ 2024-02-27 13:49:07

nahi dut neska bat eukitzea titi handiak eta izatea vellaca

pornohuberoa naiz @ 2024-02-27 13:49:07

nahi dut neska bat eukitzea titi handiak eta izatea vellaca

pornohuberoa naiz @ 2024-02-27 13:49:07

nahi dut neska bat eukitzea titi handiak eta izatea vellaca

pornohuberoa naiz @ 2024-02-27 13:49:08

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?