ATUN ARRAUTZOPILA

Osagaiak

  • Koilarakada bat oliba olio
  • Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak
  • 4 atun puska eder (atuna oliotan edo eskabetxean), xukatua eta izpitua
  • 8 arrautza
  • Gatza

Errezeta


Katilu handi batean atuna jarri eta perrexila gehitu. Arrautzak jo eta gero atunarekin eta perrexilarekin nahasi, gatz ale batzuekin. Su bizi-bizian jarri zartagina eta koilarakada bat oliba olio bota; gero, agudo, arrautza joak eta atuna isuri. Tortilla ongi mamitu, sobera lehortu gabe. Entsalada batekin, bikain.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?