HEGALUZE MARMITAKOA

Osagaiak

  • Saldarako:
  • Hegaluzearen azalak eta hezurrak, kg erdia inguru
  • 2 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • 2 azenario, xerretan moztua
  • Baratxuri ale bat, zuritua
  • Tipula bat, zatitua
  • Porru bat, zatitua
  • Ura
  • Marmitakorako:
  • 4 koilarakada oliba olio birjina estra
  • Pipermorro gorri bat
  • 2 piper berde
  • Uretan beraturiko 2 piper txorizeroren mamia
  • Tipulin bat, pikatua
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • 4 patata eder
  • Katilukada bat tomate saltsa
  • Gainera:
  • 2 koilarakada oliba olio birjina estra
  • 400 g hegaluze, dadotan moztua
  • Perrexil xehatua
  • Gatza
  • Salda egiteko: Kazola batean, su bizian eztituko ditugu azalak eta hezurrak, eta barazkiak gaineratuko ditugu ondoren. Urez oparo estali, gatza eman eta 15 minutuan eduki dezagun guztia irakiten. Iragazi.
  • Marmitakoari segida emateko: Su eztian betiere, oliotan gozatuko ditugu 5 minutuz piperrak eta tipulina, ongi pikatuak. Baratxuria erantsi eta biraka eragin guztiari. zuritu, pobreen moduan puskatu eta barazki hondo horretan edukiko ditugu minutu batzuetan gozatzen. Tomate saltsa erantsi eta beste minutu batzuk edukiko dugu guztia gozatzen. Ondoren, oparo estaliko dugu guztia aurrez egindako saldarekin. Gatza eman eta su eztian edukiko dugu kazola, patata puntuan eta xamur egon arte.
  • Bukatzeko, padera batean 2 koilarakada olio ipiniko dugu eta, ongi berotu ondoan, hegaluze dadoak salteatuko ditugu hartan. Bizkor egin behar da hau, arraina lehor ez dadin. Patata saldan irauliko dugu ondoren hegaluzea. Gatz puntua neurtu eta zuzendu ondoan, perrexila hautseztatuko dugu gainean. Berehala zerbitzatu behar da, lehortu egingo baita atuna berotasunean luzaro egonez gero.

Errezeta


Barazkiak sueztitzen ari garenean, mina ere erants diezaiokegu, pipermina esate baterako. Atunen garaitik kanpora, marmitakoa ere egin ahal izango dugu modu berberean beste arrai batzuk erabilita: izokin freskoa, berdela, txitxarroa eta xapoa bera ere.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?