Osagaiak
Errezeta
Prestaera hau, gehiago da gutizia moduan jateko, betekada baterako baino. Alegia, urbeltza perretxiko fin-fina dela, eta angulak bailiren jan behar dela: tamainan.
Baratxuria txiki txiki egin eta zartaginaren ipurdia ozta-ozta estaltzen duen olio parrastada bat jarri berotzen sutan.
Perretxikoei txortena kendu eta txapelak zerrenda estuetan ebaki, hatz baten zabalera berekoak.Zartaginean berotuta daukagun olio parrastadara gehitu. Adi, ez daitezela erre.
Baratxuria eta gatza gehitu. Pare bat buelta eman perretxikoei, ez dute erre behar, beraz, hala behar bada, sua jaitsi.
Bizpahiru minutu aski dituzu, plater batera zerbitzatu eta mahaikideen aitzinera atera baino lehen.