Osagaiak
Errezeta
Hasteko, bota ontzi handi batean irina, ardo zuria, ekilore olioa, esnea eta gatza. Gero, oratu dena eta jalkitzen utzi.
Bitartean, zartaginean zorrotada bat oliba olio birjina bota eta tipulak eta piperrak lasai-lasai frijitu. Geroago, hegalmotza zartaginera bota eta sutik kendu.
Ondoren, orearen hiru laurden mahai gainean jarri eta zabaldu arrabolarekin, mehetu arte. Kokatu labeko plakaren gainean eta bota barruan zartaginekoa.
Gero, estali dena geratzen den ore zatiarekin (laurden bat). Lehenago zabaldu, elkartu bazterrak eta zulatu sardexkarekin.
Azkenik, arrautza bat irabiatu, margotu arrautzarekin enpanadaren goialdea eta, bukatzeko, sartu labean hogei edo hogeita bost minutu, labearen bi aldeak piztuta.