ATUN TARTAREA

Osagaiak

  • 1/2 kg atun edo hegalabur, azal eta hezurrik gabe, labanaz dado txikitan moztua
  • 2 abokat heldu, dadotan moztua
  • Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua)
  • Perrexila, pikatua
  • Pixar bat ziape
  • 2 arrautza gorringo egosi
  • Pixar bat soja saltsa
  • Pixar bat worcestershire saltsa
  • Zorrotada on bat oliba olio birjina
  • Limoi bat, zukutua
  • Koilaratxokada bat maionesa
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta


Gopor batean jarri eta oparo gatz-pipertuko ditugu atun dadoak. Gainerako osagaiak erantsi eta koilara batzuen bitartez nahasiko ditugu, ari eta ari, tartare krematsu bezain mamitsu bat lortu arte. Gatz-puntua zuzenduko dugu, hala behar badu.

Kutixi eguna izanez gero, koilarakada eder bat zingiber marmelada erants zeniezaiekete gainerako gaiei, eta zaporez beteriko tartare misteriotsu bat lortuko duzue.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?