Osagaiak
Errezeta
Lehendabizi baratxuria eta perejila ahal dezuen txikiena txikitu eta nahastu ontzi batean 500 gr. haragiarekin nahastu eta eta nahasten duzuen bitartean arrautza, 100 ml. esne eta 50 gr. ogi railatu botatzen diozuenean dena ongi ongi nahasi.
Masa ongi nahastuta dagoenean bolatxoak egin eta irinatik pasa. 20 edo 22 albondiga aterako dira.
Lapiko batean olio piskat eta tipula txikituta bota. 10 minutu salteatu, 30 ml. ardo bota eta 5 minutu gehio egosi. Une hartan tomate frijitua jar dezakezu.
Beste zartagin batean olioa jarri bolatxoak kanpotik piskat bat frijitzeko. Behin frijituta lapikora pasa. Tapa jarri eta 10 minutu gehiago egosi.