Osagaiak
Errezeta
Baratxuri alea bitan egin eta berroak edo iturri-belarrak maneatuko ditugun goporra edo entsalada-ontzia igurtziko dugu. Bota egingo ditugu ondoren baratxuri puska horiek, gatzozpina edo entsalada lurrintzeko erabiliko baititugu soil-soilik.
Padera batean, su bizian eta koiperik isuri gabe salteatuko dugu urdai-hirugiharra, zati txikiagotan moztu eta gero, ongi txigortu arte. Erretiratzeko orduan, limoi zukua edo ozpina erantsi eta katilu batera aterako dugu guztia. Epeltzen utziko ditugu urdai puskak. Gatz eta piperbeltz pixka bat erantsi eta olioa gaineratuko dugu ondoren. Ongi nahasiko dugu dena.
Kontu handiz isuriko dugu ozpin-olioa urdain puskekin berroen gainean: nahasi eta mahaira eramateko prest daukagu entsalada.