AZA ODOLKI ERREAREKIN

Osagaiak

  • 2 tipula-odolki
  • Aza bat
  • 8 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • Gatza

Errezeta


Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko diegu hostoei erdialdeko zurtoina eta ur ugari jarriko dugu ondoren irakitan, gatz pixka batekin. Hostoak garbitu, lehortu eta zatitu egingo ditugu ondoren, zati ertainetan. Ur irakitan sartuko ditugu eta 20 minutuan edukiko ditugu egosten, eltzea tapatu gabe. Xukatu eta eltzearen gainean edukiko dugu aza. Bitartean, baratxuri-olio errea prestatuko dugu padera batean: baratxuriak gorritu direnean, isuriko dugu olio errea azaren gainean. Gatz pixka bat emango dugu, behar izanez gero. Aza oliotan alde guztietatik busti eta odolki errearen ondoan zerbitzatuko dugu.

Odolkia egiteko, zulatu egin dugu lehenik eta osorik ipini dugu ondoren gaiak itsasten ez diren padera batean, su eztian eta behar adina iraulaldi emanez, ongi erre eta bere koipean ongi gorri dadin. Bero-bero eta lehertzeko zorian dagoela sumatu orduko aterako dugu paderatik; zatitu eta, arestian adierazi bezala, aza egosi berriaren ondoan zerbitzatuko dugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?