AZALORE EGOSIA BEXAMELAREKIN

Osagaiak

  • Azalore eder bat
  • Bexamel saltsa, litro erdia inguru
  • Gazta birrindua, koilaratxokada batzuk
  • Gatza

Errezeta


Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, azalorearen gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.

Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko ditugu azalorea eta patatak eltzean. 10/15 minutuan edukiko ditugu sutan, tapatu gabe. Kolore hori iluna hartuko du azaloreak, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu azalorea xamur dagoen ala ez. Xukatu, erretilu sakon batean jarri, bexamel egin berriaz busti eta estali egingo dugu kazola. Gazta birrindua gainetik hautseztatu ostean, labeko grilan ipiniko dugu erretilua, azala gainerre arte. Mahairako prest egongo da orduan.



Iruzkinak

ijos deputa no sabeis nada joder putos tontos ijos de puta ijos de tu madre

ainara @ 2020-11-04 15:47:52

ijos deputa no sabeis nada joder putos tontos ijos de puta ijos de tu madre

ainara @ 2020-11-04 15:48:01

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?