Osagaiak
Errezeta
Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, azalorearen gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.
Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko dugu azalorea eltzean. 10/15 minutuan edukiko dugu sutan, tapatu gabe. Kolore horia hartuko du, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu xamur dagoen ala ez. Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak, dantzan hasi arte. Sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Biraka eragingo diogu etengabe zurezko zaliari, piperrautsa olioarekin ongi nahas dadin. Baratxuri saltsa hau azalore egosi eta xukatu berriaren gainean isuri eta, gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.