Osagaiak
Errezeta
Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Azalorea garbituko dugu ondoren, hosto berdeak kendurik. Zuztarra moztu eta mulkoak bananduko ditugu ondoren. Garrantzitsua da mulkoak sorrarazten dituen zuztarra edo zurtoina ez botatzea, azalorearen gainerako aldeekin egosi ahal izango baitugu zuritu eta hirutan edo lautan zatitu ostean. Alde goxoena da hori.
Ur hotzean ongi garbitu, xukatu eta, ura irakiten hasi orduko, sartuko ditugu azalorea eta patatak eltzean. 10/15 minutuan edukiko ditugu sutan, tapatu gabe. Kolore horia hartuko du azaloreak, tapatzen badugu. Labanaren punta zati lodienean ziztatuz jakingo dugu azalorea eta patata xamur dauden ala ez.
Padera txiki batean, olio berotan jarriko ditugu baratxuriak, dantzan hasi arte. Olio erre hori azalore eta patata egosi eta xukatu berrien gainean isuri eta, gatz pixarra eman ondoan, mahairako prest edukiko dugu guztia.