AZALORE PUREA

Osagaiak

  • 600 g azalore
  • Gurin hotza, dadotan, 280 g
  • Gatza

Errezeta


Eltze batean ur asko jarri, gatzarekin, sutan. Azaloreari hosto berdeak kendu eta zuztarra moztu. Adaxkak askatu eta urarekin garbituko ditugu. Pixka bat xukatu baina erabat lehortu gabe, eta ur irakinetan egos daitezela 15 minutuan. Mikrouhinen labean ere egin genezake, indar bete-betean, adaxka guztiak gopor batean sartuz. Goporra estali eta 10 minutuz izan mikrouhinen labean. Ur irakinetan edo labean, behar den denbora iraganik, labana txiki batekin, ziurtatu azalorea egosia ote dagoen, labana-ahoa aise sartzen den probatuz. Egosia baldin badago, ura kenduta, irabiagailu baten basora irauli. Bertara gehitu gurin dadoak eta gatz pixka bat eta bizi-bizi irabiatuko dugu, harik eta pure krematsu, fin eta goxoa lortzen dugun arte. Epeldu edo hozten bazaigu, mikrouhinen labean berotzea daukagu segundo batzuez.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?