BABARRUN GORRIAK AHATE KONFITAREKIN

Osagaiak

  • Kg erdia babarrun gorri
  • 2 litro ur
  • Tipula bat
  • 2 koilarakada handi oliba olio
  • Gatza
  • 3 baratxuri ale
  • Ahate konfita, 2 izter edo 2 hegal
  • Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak

Errezeta


Eltze batean ipiniko ditugu babarrunak, ur hotzarekin. Olioa eta tipula erdi bat zuritua erantsiko ditugu ondoren. Irakinaldia ur hotz pixka batez eten eta su ezti-eztian jarriko dugu eltzea, babarrunak su eztian egosten utzirik. Erdi egin direnean, tipula erdia atera eta olio errearen olioa berotuko dugu padera batean. Baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren eta atera egingo ditugu ondoren, gorritutakoan. Beste tipula erdia erantsiko dugu ondoren, baina xehaturik. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu olio errea babarrunen eltzean. Egosaldia bukatu bezain laster “lau ordu inguru“, gatza erantsi eta pausatzen utziko dugu eltzekaria ordu erdi batean.

Lagungarria: Kazola batean, ur ugari jarriko dugu irakiten. Borborka hasi dela sumatu orduko, ahate konfitatua sartuko dugu barruan eta 15 minutuan edukiko dugu egosten, ahalik eta koipe gehiena erauztearren. Xukatu, larrutu eta hezurgabetu ondoren, babarrunen azken irakinaldietan sartuko dugu ahatekia, haiekin batean on dadin.

Nola zerbitzatu: Piperrak ongi xukatu eta oliba olio birjina estra eta gatzarekin maneatuko ditugu, ahatekiarekin apailaturiko eltzekariaren ondoan jateko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?