BABARRUN GORRIAK URDEKI GUZTIEKIN

Osagaiak

  • Kg erdia babarrun gorri
  • 2 litro ur
  • Tipula bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • 3 baratxuri ale
  • 1-5 kg zerri-saiheski
  • Aza bat
  • 3 odolki
  • Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak

Errezeta


Eltze batean ipiniko ditugu babarrunak, ur hotzarekin. 2 koilarakada olioa eta tipula erdi bat zuritua erantsiko ditugu ondoren. Irakinaldia ur hotz pixka batez eten eta su ezti-eztian jarriko dugu eltzea, babarrunak su eztian egosten utzirik. Erdi egin direnean, tipula erdia atera eta olio errearen olioa berotuko dugu padera batean. Baratxuri aleak erantsiko ditugu ondoren eta atera egingo ditugu ondoren, gorritutakoan. Beste tipula erdia erantsiko dugu ondoren, baina xehaturik. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu olio errea babarrunen eltzean. Egosaldia bukatu bezain laster “lau ordu inguru“, gatza erantsi eta pausatzen utziko dugu eltzekaria ordu erdi batean.

Lagungarrirako: Aza txikitu, ur ugaritan garbitu “gatz pixka bat botako diogu urari“ eta su bizian jarriko dugu egosten, saiheskiarekin batean. Bi ordu inguruan edukiko ditugu horrela. Aza eta saiheskiaren azken 15 minutuetan ipiniko ditugu odolkiak egosten, baina sardexka batez zulatuko ditugu aurretik, leher ez daitezen. Zoparako gorde genezake hala lorturiko salda.

Nola zerbitzatu. Azpil edo erretilu baten erdian ipiniko dugu aza, ongi xukatu ondoren. Oliba olio birjinaz edo baratxuriko olio erreaz bustiko dugu ondoren, eta saiheskia eta odolkia jarriko ditugu haien inguruan, puskak egin eta gero. Piperrak ongi xukatu eta oliba olio birjina estra eta gatzarekin maneatuko ditugu, eltzekariaren ondoan jateko.



Iruzkinak

Sarritan erabiltzenditut zuen birzetak,eta gehienetan oso gustokoa irtetzen zaiizki sukaldatutakoa.birzetak oso onak dituzue.

Julen Larrinaga perea @ 2019-12-08 11:36:04

Sarritan erabiltzenditut zuen birzetak,eta gehienetan oso gustokoa irtetzen zaiizki sukaldatutakoa.birzetak oso onak dituzue.

Julen Larrinaga perea @ 2019-12-08 11:36:26

Itzela, badaut gaurko bazkaria egiteko bidea! Eskerrik asko!

eloixa @ 2020-10-05 12:18:48

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?