BAKAILAO BRANDADA

Osagaiak

  • Kg bat bakailao, beratua eta 8 puskatan zatitua
  • Litro laurdena oliba olio birjina
  • Litro laurdena esne
  • Limoi baten zukua

Errezeta


Urez betetako kazola batean ipiniko ditugu bakailao solomoak, azal behera. Lehen irakinaldian aterako dugu bakailaoa, eta pausatzen utziko dugu ondoren, 10 minutuz. Haien ostean, xukatu, azala eta mamia bereizi eta hezurrak erretiratuko ditugu ondoren. Gorde egingo dugu bakailao mamia.

Kazola banatan berotuko ditugu esnea eta oliba olioa: irakin egingo dugu esnea eta epeldu olioa.

Irabiagailu baten ontzian sartuko dugu bakailaoa, eta pure bihurtu arte xehatuko dugu. Ondoren, txandaka erantsiko ditugu esne eta olio beroak, pixkana-pixkana eta irabiagailuari poliki eraginez, maionesa batean ariko bagina bezala. Saltsak ez du loditu behar, arina behar du.

Gopor batean isuri eta limoi zukua erantsiko diogu brandadari, ongi nahasirik guztia. Gatz gehiago emango dugu, hala behar badu. Ogi txigorrak hartan bustirik jango dugu, hotz-hotza.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?