Osagaiak
Errezeta
Olioa ipini eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko ditugu bakailao solomoak, irinetan pasa eta gero, azal gora. Su eztian egingo dugu lan, garrantzi badu horrek. Eragin egingo diogu kazolari, hara eta hona, arraina hondoan itsats ez dadin, eta berotasunaren poderioz hasiko da arian-arian arraina zukua eta gelatina isurtzen. Horrenbestez lodituko dugu saltsa. Arrain salda edo ur beroa erantsiko dugu aldiro-aldiro, eta horrenbestez itxuratu dugu saltsa, pixkana-pixkana.
Borbor lasaian hamar bat minutuan eduki ondoren erantsiko dugu perrexila. Azken eragin aldiak eman, gatz puntua zuzendu eta mahairako prest edukiko dugu kazola.