BAKAILAO FRIJITUA TIPULA ETA PIPERREKIN

Osagaiak

  • 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak
  • Ximiko bat irin
  • 3 tipula, zerrenda mehetan moztua
  • 12 piper berde, zerrendatan moztua
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta


Kazola zabal batean ipiniko ditugu tipulak, gatza eta oliba olioa. Su eztian jarri eta 45 bat minutuan edukiko ditugu gozatzen, gorritu arte. Padera batean olio ugari isuri eta su bizian frijituko ditugu piper berdeak baratxuriekin batera (osorik eta zuritu gabe). Xukatu eta gatz pixka bat emango diegu piperrei.

Irinetan igurtziko ditugu bakailao puskak, soberakina erretiratuz. Padera batean olio ugari isuri eta su bizi-bizian dagoela sartuko ditugu bakailao puskak. Lodieraren arabera, bizpahiru minutuan edukiko ditugu frijitzen, erretzen utzi gabe. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.

Tipula beroa hondoan jarriko dugu eta bakailao frijitua haren gainean. Piper-zerrenda frijituez estaliko ditugu azkenik bakailao puskak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?