Osagaiak
Errezeta
Kazola batean, su eztian berotzen jarriko ditugu 10 koilarakada oliba olio. Bi baratxuri ale edo erantsiko ditugu ondoren, bitan zatituak. Gorritzen hasi orduko erantsiko dugu tipula, eta su hartan edukiko dugu eztitzen, ordu betean, ongi ilundu arte. Orduan gaineratuko ditugu porrua, piperrak eta tomatea. Beste ordu betean edukiko dugu guztia sutan. Epe horren ostean erantsiko ditugu ogi zatiak, uraren erdia, salda-pastilla eta piperren mamia. Beste ordu erdian utziko dugu gozatzen dena. Bost minutu aurretik erantsiko dugu gainerako ura. Ongi nahasiko dugu ondoren dena. Gatz puntua zuzendu eta, puregailutik pasa eta gero, iragazki fin batetik iragoko dugu saltsa. Lodi badago, ur pittin bat erants diezaiogun. Horra saltsa.
Padera batean gainerako olioa isuri eta hartan ipiniko ditugu gainerako baratxuriak, bitan zatituak. Frijitu orduko aterako ditugu. Bakailao puskak sartuko ditugu ondoren binaka, eta hiru bat minutuan utziko ditugu konfitatzen, frijitu gabe. Garrantzitsua da hori. Erretilu batera aterako ditugu gero, ongi xuka daitezen. Beste hainbeste egingo dugu beste bi puskekin.
Saltsa bizkaitarrean murgilduko ditugu ondoren bakailao puskak, ongi estalirik. Sutan edukiko dugu kazola 10 bat minutuan, borborka hasi arte. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu ondoren. Saltsa lodiegi sumatzen badugu, gelatinaz eta bakailaoak erretiluan xukatzerakoan utzitako zukuaz arinduko dugu.
Bakailaoa pausatu ondoren, beste 5 minutuan edukiko dugu su ezti-eztian, zerbitzatu aurretik.