BAKAILAOA PATATA, AZALORE ETA OLIO ERREAREKIN

Osagaiak

  • 4 puska bakailao beratu eta lehor, 250 g bakoitzak
  • Kg bat patata, erdi tamainakoak, zurituak eta xerra loditan moztuak
  • Azalore bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Tipulin bat, pikatua
  • 3 baratxuri ale, osorik
  • Koilarakada apal bat piperrauts
  • Ura eta gatza

Errezeta


Kazola zabal batean ipiniko ditugu patatak eta azalorea; urez estali eta gatza emango dugu ondoren. Su eztian edukiko ditugu 20 bat minutuan egosten, xamur geratu arte. Sua itzali baino 5 minutu lehenago sartuko dugu bakailaoa, epe horretan irakitan egon dadin. Xukatu eta gero, erretilu batean jarriko dugu bakailaoa, eta azalorea eta patatak haren ondoan. Barazkiak egosi diren salda pixka bat, 10 koilarakada, gordeko dugu baratxuri-saltsarako.

Padera batean olioa, tipulina eta baratxuriak ipini ondoren, gatza eman eta su bizian edukiko ditugu barazkiak gutxienez 10 minutuan, gorritu eta xamur gelditu arte. Salda erantsi, erne zipriztinekin!, eta beste une batez edukiko dugu guztia irakiten. Padera sutatik atera eta piperrautsa erantsiko dugu. Baratxuri saltsa honetaz garaztatuko ditugu azalorea, bakailaoa eta patata egosiak. Mahairako prest edukiko dugu orduan bakailaoa.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?