BERBERETXOAK LURRUNEAN

Osagaiak

  • 2 Kg berberetxo
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Kaienako pipermina, mutur bat
  • Perrexil xehatua

Errezeta


Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu berberetxoak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak. Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu berberetxoak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako berberetxoak. Perrexila gainetik hautseztatu eta hoztu aurretik jango ditugu.

Egoste salda arrain zopa edo arraina saltsan egiteko gordeko dugu, nahi bezala, baina ez arren bota!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?