PATATA ARRANDITSUAK

Osagaiak

  • Kilo bat patata, zurituak eta zentimetro bat lodiko xerratan moztuak
  • 2 tipulin txiki
  • 2 baratxuri ale
  • Azafrai naturala, 4 izpi
  • Perrexil hostoak, eskutada bat
  • Baso bete ur
  • Ardo zuria, baxoerdi bat
  • Arrautza irabiatua eta irina, arrautza-irinetan pasatzeko
  • Oliba olioa, frijitzeko

Errezeta


Patatei gatza eman eta arrautza-irinetan pasatu ondoren oliotan frijitu (ez ibili mixerian olioarekin), su ez oso bizian. Ez dute oso txigorturik gelditu behar. Xukatu eta xuka-paper gainean jarri erretilu batean, sobran duten koipea kentzeko.

Kazola handi batean, patatak gero elkarren gainka ez egoteko moduko batean, ertz ez oso altu batekoan ahal dela, jarri patatak arrautza-irinetan erabilitako olio pixka bat, eta tipulinak su ez oso bizian frijitu. Bitartean, baratxuri-perrexilak zanpatu ahi bihurtu arte edo bestela txiki-txiki egin, eta tipulak eginda daudenean haiei erantsi. Eragin pixka bat eta ura gehitu. Irakiten utzi eta une horretan sartu uretan gordeta geneuzkan patatak, azafraia, gatza eta ardoa. Su eztian egosten utzi, harik eta patatak oso xamur gelditu arte. Behar izanez gero, egosterakoan beste ur pixka bat gehitu, patatak beren saltsan egos daitezen. Ez dute ur-putzu batean egon behar, azkenean saltsa ez oso ugari batean blai diren patata gisa gelditu behar baitute, eta patataren fekulak eta arrautza-irinetan pasatzeak lodiarazitako saltsan alegia.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?