Osagaiak
Errezeta
Dadotan moztuko ditugu bananak. Padera bat su bizian jarri, gurin pixar bat erantsi, eta urtu orduko gaineratuko dugu fruta. Une batzuetan biraka erabili ostean isuriko dugu eztia. Gozatzen utziko ditugu gai guztiak, banana gorritu arte. Bitartean, gopor batean joko ditugu hagaxka batzuez azukre-hautsa eta gainerako gurina. Banan-banan erantsiko ditugu arrautza joak, legamia, irina eta gatza. Banana salteatua eta haren zukua gaineratuko ditugu ondoren.
Nahastura plum-cake molde batean sartu eta laberatu egingo dugu ondoren. 180º-ko tenperaturan edukiko dugu 45 bat minutuan, azala txigortu eta, pastela orratz batez ziztatzean, orratza lehor, orearen arrastorik gabe, ateratzen dela ikusi arte. 10 minutuan egongo gara moldea kendu arte, plum-cakea ez hausteko.