BARATXURI ETA PERREXIL ARRAUTZOPILA

Osagaiak

  • 8 baratxuri ale, xehatuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Sorta eder bat perrexil, puska handi xamarretan pikatua
  • 8 arrautza
  • Gatza

Errezeta


Padera zabal batean, baratxuria eta olioa erantsi eta, su eztian jarriko ditugu berotzen. Arrautzak joko ditugu ondoren. Baratxuriak dantzan hasi direla sumatu orduko, biraka hasiko gara hara eta hona baratxuriak, kolorea hartzen eta are gutxiago erretzen utzi gabe, ongi egin daitezen. Baratxuriak ezinbestean gorritzen hasi direla sumatzen ditugun unean erantsiko dugu perrexila; segundo batzuetan biraka erabili, sua bizitu eta berehalako erantsiko ditugu arrautza joak. Arrautzopila mamitsu egin eta tomate entsalada batekin zerbitzatuko dugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?