BARATXURI PUREA

Osagaiak

  • 500 g baratxuri ale
  • 3 koilarakada oliba olio birjina
  • Litro laurden pasa esnegain
  • Mutur bat gurin
  • Gatza

Errezeta


Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su eztian jarri eta, irakitan hasi ordutik beste 15 bat minutuan edukiko ditugu. Xukatu eta harraskan galaraziko dugu hura. Garbitu eta kazola berean erantsiko dugu oliba olioa, su ertainean. Baratxuri xukatuak erantsi eta potxatzen utziko ditugu su ezti-eztian, beste 15 bat minutuan. Orduan erantsiko ditugu esnegaina eta gatza, ximiko bat. Beste 15 bat minutuan edukiko ditugu baratxuriak gozatzen.

Haien ostean, xukatu eta irabiagailu baten ontzian sartu ondoren, indar betean xehatuko ditugu baratxuriak egositako esnegaina hari mehean erantsi bitartean. Gurina erantsi, gatz-puntua neurtu eta zerbitzatu egingo dugu purea. Izugarri ona da, erreki bati edo saltsan maneaturiko haragi bati laguntzeko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?