Osagaiak
Errezeta
Ur ugaritan garbitu eta lehortu egingo ditugu baratxuri-buruak. Hautsi gabe, baratxuriak estaltzen dituen mintz zuria erretiratuko dugu, aleak agerian gera daitezen banatu gabe. Kazola batean olioa isuri eta sutan jarriko dugu: hartan sartuko ditugu baratxuri-buruak. Su eztian edukiko dugun guztia 30 minutuan. Inola ere ez diogu kea ateratzen utziko, olioak baratxurien zapore guztia har dezan. Erreserbatu eta, hoztu eta gero, iragazi egingo dugu guztia. Haragia edo arraina salteatzeko edo irin-arrautzatan frijitzeko erabiliko dugu olio hau. Eskumenean edukiko dugu beti, kazola edo paderetan erabiltzeko.