BARATXURIAK HORNIDURA GISA

Osagaiak

  • 6 baratxuri-buru, ale ederrekin
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta


Zuriturik edo osorik erreko ditugu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe erreko ditugu, osoagoak atera dakizkigun, ez baitira horrela horren erraz erreko. Burutik ale guztiak banatu eta minutu batzuetan oliba oliotan eztitzen edukiko ditugu, su ertainean. Gatza emango diegu bitartean.

Labeko erretilu batean irauliko ditugu, koipea eta guzti, eta aurrez berotu dugun labean sartuko ditugu ondoren: 20 minutuan edukiko ditugu 160ºko tenperaturan. Une batzuetan pausatzen utziko ditugu, koipea ongi har dezaten, eta prest edukiko ditugu erabiltzeko. Adibidez, patata frijitu on batzuekin nahasian edo, zuriturik, gisatuaren saltsan barreiatuak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?