Osagaiak
Errezeta
Zuriturik edo osorik konfita ditzakegu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe konfitatuko ditugu, baratxuriak hobeago konfita daitezen eta aleak osoagoak atera dakizkigun. Burutik ale guztiak banatu eta, kazola batean ipini eta gero, olioa isuriko dugu haien gainean, erabat estali arte.
Sutan jarriko dugu kazola. Lehenengo minutuetan ezti-ezti frijituko dira baratxuriak, kolore pixka bat hartu arte. Suaren indarra guztiz apalduko dugu ondoren, eta konfitatzen utziko ditugu baratxuriak 15 minutuan. Olio horretan berean utziko ditugu hozten. Erabiltzerakoan, xukatu, zuritu eta gatzatu ondoren, gisatu baten saltsan barneratuko ditugu edo ogi-xerra erre edo txigortuan igurtziko dugu, entsalada berdearen ondoan. Sukaldean erabiliko dugu, bestalde, horrela lurrindutako olioa.