BARBARINAK ESKABETXEAN

Osagaiak

  • 1,5 kg barbarin txiki, garbi eta errairik gabe
  • Irina eta frijitzeko olioa
  • 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • 8 baratxuri xister, osorik
  • Erramua, hosto fresko bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat piperrauts gozo
  • Koilarakada erdia piperrauts min
  • Litro erdia oliba olio birjina
  • Litro laurdena sagardo-ozpin
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Gatza

Errezeta


Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko ditugu barbarinak. Xukatu eta geroko gordeko ditugu.

Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak eta baratxuriak ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, edukiko dugu dena su eztian frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea.

Une horretan kazolaratuko ditugu berberetxoak, lehor ez daitezen (hutsik geratutako oskola kenduko diegu aurrez berberetxoei). Hozten utziko dugu guztia.
Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Berberetxoak behar bezala bustiko dira ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?