BARBARINAK PLANTXAN, PATATA, OLIBA ETA ALBAHAKAREKIN

Osagaiak

  • 8 barbarin ertain edo 16 txiki, buruarekin baina ezkata eta triparik gabe
  • Kg bat patata, uretan egosi berriak eta zurituak
  • Eskukada bat oliba beltz, trauskil pikatuak
  • Eskukada bat albahaka, trauskil moztua
  • Oliba olio birjina
  • Xorta bat limoi zuku
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta


Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu barbarinak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Garrantzitsua da patatak oraindik epel daudela xerratzea. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren. Katilu batean, nahasi eta sardexkaz joko ditugu batera olioa eta limoi zukua. Pataten gainean garaztatuko dugu gero limoi-olioa. Albahaka eta olibak gainetik zabaldu eta, kontu handiz, hauts ez daitezen, nahasiko dugu ondoren guztia. Patata entsalada honekin aurkeztuko ditugu barbarinak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?