Osagaiak
Errezeta
Pastel hau egiteko lurrezko kazola biribil bat edo plum-cake edo gisakoentzako molde bat erabil dezakegu. Moldea hautatu, eta igurtzi ongi gurinaz. Hirugihar xerrekin tapizatu ongi, xerren muturra kanpo alderantz ateratzen utziz, gero tarta itxi ahal izateko.
Hondoan patata xerrak jarri geruza bat eginez, gazta arraspatu pixka bat gainetik, gurin puskatxo batzuk, eta hirugihar xerra gehiagorekin tapizatu. Operazioa berriro egin geruza gehiago erantsiz: patata, gazta, gurina eta hirugiharra, xerra guztiak ahitu arte. Patata geruza batekin bukatu behar da, eta itxi, ertzetatik kanpora ateratzen diren hirugihar xerren aldearekin ongi estutuz. Trinko-trinko gelditu behar du. Aluminio paperez estali eta 25 minutuz labean eduki 200 graduan.
Pausatzen utzi, patata geruzek zukuak har ditzaten, eta epeldutakoan, xerra loditan moztu, eta entsalada berde-berde bat paratu lagungarri. Edozein haragi plantxan nahiz labean erretakoren hornigaitarako ere balia daiteke.