Osagaiak
Errezeta
Garrantzi handikoa da patatak hoztu baino lehen xerratzea, piperbeltza ematea ontzi batean. Olioa eta limoi zukua (lehenago katilu batean nahasia) sardexka batekin bizi-bizi eraginez isuri gainera. Gainetik perrexila parparreatu, eta mahaira. Kontuz eman bueltak, patatak ez desegiteko.
Patata-entsaladak askoz hobeak ateratzen dira patatak epel daudenean gobernatuz gero, hobeto hartzen baitute gobernazioa eta, horregatik, goxoagoak ateratzen dira.