Osagaiak
Errezeta
Katilu batean nahasi ziapea, ozpina, oliba olioa, arrautza xehatuak eta gatz eta piperbeltz zarrastada bat eman. Ongi nahasi. Garrantzi handikoa da patatak hoztu baino lehen xerratzea eta piperbeltza ematea ontzi batean daudela eta sardinzar zatiak eta eskarola gehitzea. Ozpin-saltsa (lehenago katilu batean nahasia) sardexka batekin bizi-bizi eraginez isuri gainera. Kontuz eman bueltak, patatak ez desegiteko.
Patata-entsaladak askoz hobeak ateratzen dira patatak epel daudenean gobernatuz gero, hobeto hartzen baitute gobernazioa eta, horregatik, goxoagoak ateratzen dira.