Osagaiak
Errezeta
Eltze zabal batean, 5 koilarakada gurinetan gorrituko ditugu tipulatx pikatuak, gatz pixar batekin. Barrengorriak garbituko ditugu bitartean; lehortu eta xaflatan moztuko ditugu. Koipe asko izanez gero, garbitu egingo ditugu giltzurrunak. Koipe geruza mehe bat utziko diegu kanpoaldetik. 10 xerra ez oso mehetan zatituko dugu horietako bakoitza, eta ahalik eta nerbio gehien aterako diegu barrutik. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren.
Padera batean tanta bat olio isuri eta su bizian gorrituko ditugu giltzurrun xerrak, gehiegi egin gabe, gogor ez daitezen. 30 bat segundo alde bakoitzetik. Ondoren, plater txokon baten gainean jarriko dugu xukatzeko ontzia, isuriko dituzten zukuak eta odola jasotzeko. Giltzurrunak txigortu ditugun padera berean erantsiko dugu gainerako gurina, eta barrengorri zatituak ondoren. Xamur gelditu arte salteatuko ditugu. Hasieran gorrituriko tipulatxak erantsiko ditugu gero, gatz pixar batekin. Padera sutan jarri eta ardo zuria isuriko dugu. Erdira murrizten utziko dugu. Esnegaina erantsiko dugu gero eta erdira murrizten utziko dugu hau ere. Sutatik atera eta ziapea erantsiko dugu. Gatza eta piperbeltza emango ditugu ondoren.
Giltzurrun xerra txigortuak eta platerean gorde ditugun barrengorri salteatuak erantsiko dizkiogu saltsa honi, ongi nahasiz. Bi bat minutuan edukiko dugu guztia su eztian, bira eta bira etengabe, gaiak saltsan ongi bil daitezen. Perrexila gainetik hautseztatu eta zerbitzatu egingo ditugu giltzurrunak.