OKELA PAPUR BILDUA, MARILEN ERAN

Osagaiak

  • Kg bat txahal haragi, xehatua
  • 1,5 terrina gazta, Filadelfia motakoa
  • Piper berde txiki bat, pikatua
  • Xorta bat ketchup
  • Xorta bat Worcestershire saltsa
  • Gatza eta piperbeltza
  • Oliba olioa

Errezeta


Gopor batean jarriko ditugu haragi pikatua, tipula, ketchupa, piperra eta Worcestershire saltsa. Eskuz nahasiko dugu guztia. Gatza eta piperbeltza eman eta bitan bereiziko dugu orea. Oliba olioz igurtzitako labe-erretilu obalatu batean luzatu dugu alde bat, roti baten antzera, ongi estutuz.

Gazta hedatuko dugu koilara batez haren gainetik, ertzetara gabe, haragiaren barruan gordeko baitugu, eta haragi-orearen beste erdiaz estaliko dugu gazta geruza, estutuz eta egoki itxuratuz. Haragi xehatuz itxuraturiko tontor luzexka azalduko zaigu, eta gazta izango da haren barruko betegarria, ikusiko ez dena.

Oliba olioa gainetik eman eta labeko grilan edukiko dugu 5 bat minutuan haragia, ongi txigor dadin. 200ºko tenperaturan edukiko dugu ondoren, grilarik gabe, beste 45 bat minutuan. Amak dioen bezala, begi bata zabalik eta bestea eskuan egongo gara bitartea horretan.

Labetik atera eta gutxienez 12 orduan edukiko dugu haragi bildua pausatzen, moztua eta jan aurretik. Tipulin eta piper frijituekin laguntzen badugu, zer esango dizuet, i-ka-ra-ga-rri-a!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?