STEAK TARTARE SABINOREN ERAN

Osagaiak

  • 400 g haragi xehatu
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • 2 koilarakada ziape, ale-zipea edo "Dijon" moldekoa
  • Zorrotada oparo bat Worcestershire saltsa
  • Tipulin bat, pikatua
  • Eskukada bat kapar, pikatuak
  • Eskukada bat kornixon, ozpinetan eta pikatuak
  • 3 arrautza gorringo
  • 3 koilarakada handi maionesa saltsa
  • Ximiko bat ketchup saltsa
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta


Garrantzitsua da harakinari kalitate handiko haragia xeha diezagula eskatzea. Hobe gizen-zainak baditu. Plater honen jatorrian, zaldi haragia erabiltzen zen tartarea egiteko, huraxe baitzen estimatuena. Gainera, labanaz pikatzen edo xehatzen zen haragia eta, adituen ustez, mamitsuagoa eta gustagarriagoa geratzen da horrela pikaturiko haragia. Konfiantzazkoa bada, horrela egiteko eska geniezaioke harakinari, baina ongi gelditzen da haragia makinan xehatuta ere.

Pikatu berria eta hotza edukiko dugu haragia. Gopor handi batean sartu eta gainerako gaiak erantsiko ditugu ondoren. Koilara baten laguntzaz nahasiko dugu guztia. Gatza eman eta piperbeltz eho berria erantsiko dugu, xuhur jokatu gabe. Banako plateretan zerbitzatuko dugu steak tartarea, patata frijitu eder lodi batzuekin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?